Mandriva Linux

instalazio Argibideak

Behar den konfigurazioa

Mandriva Linux-en instalazioa, kasu gehienetan, instalazio CDa zure CDROM unitatean jarri eta zure makina berrabiatzea bezain erraza da. Mesedez jo ezazu 1. puntua-ra.

OHARRA:


Azpian Mandriva Linux instalatzeko era desberdinak zerrendatuta daude:

  1. Abiatu zuzenean CD-tik
  2. Sortu abiapen diskete bat Window-ekin
  3. Beste instalazio metodoak


1. Abiatu zuzenean CD-tik

Instalazio CDROMa abiagarria da. Kasu gehienetan, CDa unitatean sartu eta makina berrabiatzea besterik ez da egin behar. Jarraitu pantailan erakutsitako argibideak: sakatu [Enter] tekla instalazioa hasteko, edo sakatu [F1] laguntza jasotzeko.

OHARRA:

Magaleko batzuetan (konputagailu eramangarriak), baliteke sistemak CDtik abiatzeko gaitasunik ez izatea. Horrelako kasuan, abiapen diskete bat prestatu behar zenuke. Begiratu 2. puntua zehaztasun gehiago jasotzeko.

[orri honen burua]


2. Sortu abiapen diskete bat Window-ekin

Zure konputagailuak ezin badu CDROMetik abiatu, abiapen diskete bat sortu behar duzu Windows-en honela:

Instalazioa hasteko:

[orri honen burua]


3. Beste instalazio metodoak

Edozein arrazoigatik aurreko metodoak ez baditu zure beharrak hasetzen (sareko instalazio bat gauzatu nahi duzu, pcmcia gailuetatik instalatu edo  ...), abiapen diskete bat ere egin beharko duzu:

Hemen abiapen irudien zerrenda:

cdrom.img instalatu CDROMetik
hd_grub.img instalatu disko zurrunetik (Linux, Windows, edo ReiserFS fitxategi-sistema batetik)
zure sistemarentzako konfiguratu dezakezu honetan: http://qa.mandriva.com/hd_grub.cgi
network.img instalatu saretik ftp/nfs/http
OHARRA: network_drivers.img sartu beharko duzu zure diskete unitatean eskatzen zaizunean
pcmcia.img instalatu pcmcia gailutatik (ohartu, sareko pcmcia moldagailu gehienek orain network.img-ren euskarri zuzena dutela)

boot.iso CDROM batean erre dezakezu ere eta bertatik abiatu. Instalazio metodo guztiak onartzen ditu, cdrom, sarea, eta disko-zurruna.

[orri honen burua]


Edozein arrazoigatik, lehenetsitako instalazo grafikoarekin arazorik baduzu, Testu modu instalazioa erabili dezakezu. Hori erabiltzeko, sakatu [F1] Mandriva Linux ongi etorri pantailan, eta idatzi text gonbitan.

Daukazun Mandriva Linux sistema erreskatatu behar baduzu, sartu zure instalazio CDROMa (edo dagokion abiapen disketea), sakatu [F1] Mandriva Linux-en ongi etorri pantailan, ondoren idatzi rescue gonbitan.

Begiratu http://www.mandrivalinux.com/drakx/README informazio tekniko gehiagoren bila.

[orri honen burua]


Azpian daude instalazio baten eszenatoki nagusiak:

  1. Sartu zure instalazio CDROMa (edo instalazio disketea beharrezkoa bada) eta berrabiatu zure makina.
  2. Sakatu [Enter] Mandriva Linux ongi etorri pantaila agertzen denean eta jarraitu argibidak arretaz.
  3. Instalazioa amaitzen denean atera CD-ROMa kanporatzen denean (eta unitatean egon daitekeen edozein diskete); zure makina berrabiatu egingo da. Ez badu egiten, berrabiatu eskuz.
  4. Mandriva Linux hasi egingo da. Abiatu ondoren, zure makinan erregistratu zaitezke instalatzerakoan ezarritako erabiltzaile kontua erabiliz, edo, "root" bezala.

Ohar garrantzitsua:

"root" kontuak, zure Linux sistemara mugarik gabeko sarbidea emango dizu. Ez ezazu erabili Linux konfiguratu edo kudeatzeko ezik. Eguneroko erabileran, erabili erabiltzaile kontu arrunt bat, "userdrake" tresnarekin konfiguratu dezakezu bat, edo "adduser" eta "passwd" komandoekin.

Zorte ona Mandriva Linux-ekin!

[orri honen burua]


Euskarri gehiago jasotzeko, begiratu ondorengoa: